Aurrez aurreko arretarako guneak ere, urriago

Kutxazainik gabe ari dira geratzen herririk txikienak, eta, kutxazainari eutsi arren, beste batzuetan, aurrez aurreko arreta zerbitzua emateko bulegoak itxi dituzte finantza erakundeek. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, Gipuzkoako 33 herritan ez dago finantza establezimendurik gaur egun. Alabaina, bulegoak ixteko joera hori ez da herri txikietan bakarrik igartzen, guztietan baizik. Gainera, finantza erakunde gehienak ari dira antzeko jokabidea izaten. 2011n, 321 finantza establezimendu zenbatu zituen EAEko estatistika erakundeak. Orduan hasi zen bulegoen gainbehera, eta, iazko datuen arabera, hamar urtean 201era murriztu dira; %37, alegia. Zizurkilen, adibidez, 3.000 biztanle inguru izan arren, ez dute bulegorik. Aiak lehen bazuen, baina orain galdu egin du zerbitzua. Donostian bertan ere jaitsiera handia izan da: 113 finantza establezimendu zeuden 2021ean, 2011n baino 87 gutxiago.

Leave a Reply

Your email address will not be published.