Eskaerak

Zarauzko Mitxelena auzo elkarteak hiru eskaera egin ditu trenbidearen obren inguruan:

Trenbidearen desbideraketa bertan behera uztea. Lurperatzearen lehen fasean, trenbide bat desbideratu behar zuten, Zarauzko Mitxelena auzoko etxeen ondoraino. Horiek eragingo zituzten kalteak aurreikusita, mobilizazioak egin zituzten auzoan, eta bertan behera gelditu da lehen pausoa.

Kalteen azterketa egitea. Merkantzia kopurua areagotuko du trenbidearen plan berriak, baina auzo elkarteak salatu du ez dutela aurreikusi horrek etxeetan eragingo duen kaltea. Azterketa eskatu dio udalari.

Lurperatzea. Trena lurperatzea nahi du elkarteak. Uste dute hamar urteko lana izango dela.

Leave a Reply

Your email address will not be published.