Kronologia

2019ko uztaila. Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoaren obra lehiaketara atera zuten. Langileek bide ez-ofizialetatik jakin zuten lanen berri.
2021eko uda. Bidasoko ospitaleko zerbitzuburuek zuzendaritzarekin izandako bilera batean bloke kirurgikoko obren nondik norakoak ezagutu zituzten. Donostiako Onkologikora behin-behinean lekualdatzea ez dute bideragarri ikusi hasieratik.
2021eko azaroaren 2a. Pentsiodunak ospitaleko bloke kirurgikoa mantentzeko sinadurak biltzen hasi ziren.
2021eko azaroaren 19a. Bidasoko ospitaleko langileek bilera batera deitu zituzten eskualdeko eragileak, obren berri emateko, eta plataforma sortu zuten ondoren.
2021eko azaroaren 22a. Irungo Udalaren adierazpena iritsi zen.
2021eko azaroaren 24a. Osasun Bidasoak bilera eskatu zuen ospitaleko gerentearekin. Atzera bota zuen hark.
2021eko azaroaren 26a. Osasun Bidasoa plataforma aurkeztu zuten. Irungo, Hondarribiko eta Bortzirietako (Nafarroa) hainbat gizarte eragilek eta ospitaleko langileek osatzen dute.
2021eko abenduaren 11. Osasun Bidasoak deituta, 4.000-5.000 lagun irten ziren kalera osasun zerbitzua bermatzeko eskatzera.
2021eko abenduaren 15a. Egitasmoa lizitatu zuen Osakidetzak.
2021eko abenduaren 16a. Onkologikoko enpresa batzordea lekualdatzearen kontra azaldu zen.
Urtarrilaren 11. Agerraldian, Irungo eta Hondarribiko udaletan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek Osasun Bidasoa plataformaren eskaerekin bat egin zuten, EAJkoek izan ezik.
Otsailaren 7a. Osasun Bidasoako hainbat kidek operazio geletan hasi dituzten lanak geldiarazi zituzten. Hondarribiko Udaltzaingoa bertaratu zen, eta obra baimen kontuengatik geldiarazi zutela esan zieten.
Otsailaren 13a. Irungo Udalak ospitaleko proiektua geldiaraz dadila eskatu zuen.
Otsailaren 19a. Osasun Bidasoak manifestazioa egin zuen Irunen, egitasmoa gelditzeko eskatzeko.