Bidaiatzeko leku bat?
Pasaportean Tindufeko zigiluak bakarrik izan ditut duela bi urte arte: horrekin guztia esanda dago. Eta, duela bi urte, Kubara bidaiatu nuen emaztearekin. 2009an, Marokora egin nuen bidaia, Sahara okupatura eta hara joateko pasaportea bikoiztu nuen, arazorik ez izateko. Berriro ere aukeratu beharko banu, Tinduf esango nuke.
Deskantsatzeko leku bat?
Leaburu. Bueltan-bueltan, beti hona etortzea gustatzen zait.
Hondartza edo basamortua?
Biak berdinak dira. Lurralde okupatuetako hondartzetan egon naiz, adibidez. Hondartza aukeratu beharrean, itsasoa aukeratuko nuke.
Eta basamortua edo mendia?
Mendia, dudarik gabe. Basamortuko hondarra oso polita da, usain zoragarria du, baina mendiko berdea nahiago dut.
Desio bat?
Askatasuna, bai guretzat eta bai herri guztientzat. Lehendabizi, nire herriarentzat; eta ondoren, Sahararentzat.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.