Motzean

Ordizia?
Orain, nire bizitza; garai hartan, berriz, esperantza.
Bosnia?
Haurtzaroa.
Ama?
Dena da niretzat. Hark irakatsi dit naizen guztia. Gu salbatu gaituena.
Aita?
Bizitza eman zidana, baina, niretzat, ama da aita.
Amets bat?
Gerrarik gabeko etorkizun bat.
Gustuko musika talde bat?
Berri Txarrak.
Bosniar kulturatik zer gordetzen duzu?
Hizkuntza. Gainontzean, mantentzen dudan gauza bakarra txerrikirik ez jateko ohitura da.
Faltan duzuna?
Gustuko dut Bosnian familian eta lagunarteko harremanetan dagoen gertutasuna.