Egitaraua

Egun osoko jaia izango dute bihar Mutrikun, 25. Berdel Egunean.
10:00-14:00. Izan arrantzale ekimena, portuan (Astillero moila). Haurrentzako arrantza tailerrak, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik.
10:30-15:00. Artisau eta sortzaileen azoka, Txurruka plazan, Eixu artisau elkartearen eskutik.
10:00. Mutrikuko XV. belaontzien arteko txapelketa, Kalatxori elkarteak antolaturik.
11:00. GRABNI banakako zesta punta txapelketa, pilotalekuan: Gipuzkoa / Bizkaia, Euskadiko Pilota Federazioak antolaturik.
11:00. Merkatu txikia, portuan, Mutrikuko ekoizleekin eta eskualdeko gaztagileekin.
12:00. Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel plazan.
13:00. Berdel pintxo dastaketa, portuan.
13:00. Trikitilariak, herriko kaleetan barrena.
16:00. GRABNI binakako zesta punta txapelketa, pilotalekuan: Gipuzkoa / Bizkaia, Euskadiko Pilota Federazioak antolaturik.
18:00. Kontzertuak, portuan: Errietan eta Gozategi.