Hernialden haur eskola bat zabalduko dute

2022-2023ko ikasturtean haur eskola bat zabalduko dute Hernialden. Udalak eskuratu berri duen apaizetxearen beheko solairuan eskainiko dute zerbitzua, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako. 0 eta 12 urte arteko haurrentzako proiektu pedagogikoa prestatu dute, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hasiak dira hizketan herriak eskola txiki bat ere izan dezan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.