Motzean

Gustuko herri kirol diziplina?
Lastoa altxatzea polita iruditzen zait. Ingudea, trontza eta harri zulaketa ere bai. Hainbestetan ikusi ez ditugun horiek gustatzen zaizkit.
Zeintzuk probatu dituzu zuk orain arte?
Gehienak dagoeneko! Lokotx biltzen ere ibili naiz.
Kirolari bat?
Neskak. Sekulako meritua dute. Gero eta gehiago daude, eta tokia egiten ari dira. Pazko Bigarreneko jaian, Zumarragan, txundituta utzi ninduen Olaia Esnaolak. 14 urterekin harria horrela altxatzea…
Mendizalea ere bazara. Mendi bat?
Mendia gustatzen zait, bai, baina mendira joateko astirik ez dut. Hernio esango dut.
Zumarragako mendi bat?
Beloki asko gustatzen zait, baina aspaldi honetan bidegorrira bakarrik joaten naiz.
Gipuzkoako txoko bat?
Orio eta Igeldo artekoa: itsasoa, berdea… Zoragarria da.