Motzean

Txistua jo duzun lekurik bereziena?
Madrilgo Carabanchel auzoko kartzela; esperientzia bitxia izan zen benetan. Eskolak ere eman genituen han.
Gustuko musikari bat?
Imanol Urbieta zena, eredu zelako musikari eta pertsona gisa. Haren parekorik ez dago niretzat.
Txistu pieza bat?
Zaila da aukeratzen, baina Aginagaren zortzikoa; hori da gehien atsegin dudana.
Txistua jotzeko lekurik gustukoena?
Kalea, ezbairik gabe. Horregatik naiz kaleko txistularia.
Gorroto duzun musika tresna edo estiloren bat?
Batukada, ez dut batere atsegin; urduri jartzen nau musika mota horrek.
Sekula ahaztuko ez duzun une bat?
Anaia hiltzean zortzikoa jo nuen unea; ezin izan nuen pieza amaitu.
Txistulari bat?
Polentzi Gezala zena.