Motzean

Erreferente izan duzun musika talde bat?
Euskaldun bat esatekotan, Su Ta Gar.
Talderik gogokoena?
Bi: Nofx eta The Offspring.
Bateria jotzailerik onena?
Ez dakit onena den, baina txikitatik nigan eragina izan duena Nicko McBrain izan da, Iron Maideneko bateria jotzailea.
Lokal txiki bat edo jaialdi handi bat?
Lokal txikiko berotasuna gustatzen zait, eta jaialdi handietan jotzea gozamena da. «A» esan eta guztiek «a» erantzuteak ez du parekorik.
Jendaurreko lehen kontzertua?
Musika eskolan, ikasturtean egiten ziren kontzertuetan.
Talde batekin lehen kontzertua?
Ezkontza batean, agian. Andoaingo batzuekin ibiltzen nintzen taldean, ezkontzetan jotzen. Edo, bestela, Waika taldearekin izango zen, ez dakit zehazki.
Kontzertua emateko plaza bat?
Viña Rock jaialdia [Albacete, Espainia].