MOTZEAN

Landu duzun lanik gogokoena?
Beti azkena; kasu honetan, Ukrainakoa. Gure balioa da gure azken estaldura.
Kazetaririk gogokoena?
Javier Espinosa, Xavier Aldekoa, Mikel Reparaz, Karlos Zurutuza… Hemen maila dago.
Markatu zaituen nazioarteko momentu bat?
2006ko Libanoko gerra. Ni han nengoen euskal gatazkari buruzko erreportaje bat egiten, eta bat-batean hasi zen. Gerra horretan sartu nintzen gurpil honetan, eta ez naiz atera. Hori, eta 2003ko Irango lurrikara.
Sanferminak ala sanignazioak?
Sanferminak, beti. Oso politak dira.
Azpeitia ala Jerusalem?
Jerusalem. Ni Jerusalemetik irten naiz, baina Jerusalem beti etorriko da nirekin.