Dantzarako hiri edo herrialde bat.
Dantzan profesionalki aritzeko, Brusela, eta, dantza sentitzeko, Afrikako edozein herrialde. Eta, ondorioz, baita afrikar eragina duen beste edozein herrialde ere; Kuba, Brasil… Odolean daukate.
Dantzari edo konpainia bat.
Dimitris Papaioannou koreografoa. Konpainiak bere izena du. Greziarra da eta magia egiten du; ez dakizu dantza den, antzerkia… Poesia hutsa egiten du.
Bete duzun amets bat.
Asko. Argi daukat nola funtzionatzen duen honek; pausoz pauso joan behar da. Viktoria Eugenian dantzatu nahi nuen, eta askotan dantzatu dut, munduan zehar dantzatu nahi nuen, eta lortu dut, nire lanekin munduan zehar dantzatzea ere lortu dut.
Eta zein da hurrengo ametsa?
Dantzaren munduan badaude publikoaren onespenaren bila lan egiten duten konpainiak, eta beste askok sorkuntza dute erdigunean, artistak dira. Ni erdiko eremuan nago, eta bi eremu horiek elkar ulertzea eta modu naturalean uztartzea gustatuko litzaidake.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.