Egitaraua

Atzo hasi zen Ordiziarrock jaialdia, Griffo taldearen emanaldiarekin, baina gaur eta bihar gozatu ahal izango da kontzertu gehienekin, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Ez da sarrerarik ordaindu beharko. Jan-edanik ere ez da faltako, Kemekomoren, Saldiasko talogileen eta Kroketxearen eskutik.

Gaur
20:30. DJ Nazareno.
22:00. Serapis Project.
23:30. Lukiek.
01:00. Izurri Berria.

Bihar
19:00. DJ Monky Man.
20:00. Big Bad Man.
23:00. J Martina.
00:30. Kerobia.
02:00. Belako DJ Set.