Motzean

Amets bat?
Bizitza bizitzea.
Leku bat?
Euskal Herriko edozein toki.
Euskal Herrikoa ez den leku bat?
Kopenhage.
Urretxun biziko ez bazina, non biziko zinateke?
Sitges asko gustatzen zait [Herrialde Katalanak].
Zeini orraztuko zenioke ilea gustura?
Angelina Jolieri. Asko gustatzen zait haren estiloa.
Eguneroko lana ala pasareletakoa?
Zaila da bat edo bestea aukeratzea, baina gaur egun balio handiagoa ematen diot egunerokoari.
Ile apainketan arituko ez bazina, zer izango zinateke?
Sukaldaria edo arropa diseinatzailea.
Zer zaletasun dituzu?
Motorrak asko gustatzen zaizkit, eta kirola egitea ere bai.
Buruan daukazun hurrengo proiektua?
Nomadak bilduma. Sormen prozesuan gaude, eta 25 urteko gure ibilbidea islatzen duen lana da.