Mendeurreneko erakusketa, bihar arte ikusgai

Donostiako Ur Kirolak arraun kluba mendeurrena ospatzen ari da aurten, eta, besteren artean, erakusketa bat prestatu du, hainbat argazki historikorekin. Urriaren 8tik dago ikusgai erakusketa, Donostiako Aquariumeko Nautilus aretoan, eta bihar arte egongo da ikusgai, 17:30etik 19:30era. Ez da sarrerarik ordaindu beharko. Argazkiak, garaikurrak, dokumentuak…, denetik ikus daiteke erakusketan. Bazkari bat ere egingo dute: azaroaren 5ean, Araeta jatetxean, Zubietan (Donostia).

Leave a Reply

Your email address will not be published.