Motzean

Hiria ala natura?
Herrian bizitzea asko gustatzen zait, kalea gustukoa dut, baina mendia bost minutura daukat hemen. Ezingo nintzateke bizi bata edo bestea gabe.

Itsasoa ala mendia?
Mendizalea naiz, mendira asko joaten naiz, baina oso ederra da menditik itsasoa ikustea.

Lana bukatzean, zer duzu gogoko?
Lana bukatuko da noizbait? 52 urte ditut, entzuten ditut batzuk erretiroaz hitz egiten, eta pentsatzen dut: «Jubilatuko ote gara?».

Gehien hunkitu zaituen paisaia?
Milaka daude. Baina, urrutira joan gabe, edozein mendikate karstiko, Pirinioetan, edo Urkiolan ere bai.

Eibartarra zara. Zer diozu zure jaioterria herririk itsusienen zerrendan agertzen denean?
Ez dakit zer duten buruan halako zerrendak egiten dituztenek. Itsusia da, ez dut ezetzik esango, baina herri batek arima behar du, eta herri honek badauka arima.