Motzean

Euskara?
Bizitza.
Euskara batua?
Bizitza areagotua.
Euskalgintza?
Familia handi bat.
Euskaraldia?
Bi urtean behin egiten den zerbait, baina sarriago eta indartsuago funtzionatu beharko lukeena.
Hizkuntzak?
Aberastasun izugarria.
Itzulpengintza?
Nire lanbide bat. Asko zor diot bizibide eta jakinbide gisa.
Idazle bat?
Ez da erraza… [Gabriel] Aresti pertsona garrantzitsua izan da, eta Lizardi ere bai [Jose Maria Agirre EgaƱa, Xabier Lizardi].
Liburu bat?
Biblia. Asko ematen du liburu horrek.
Bizitzeko toki bat?
Euskal Herria ez da txarrenetakoa, bertako balioez eta errealitateaz jabetzen asmatuz gero.
Damurik badaukazu?
Ez. Oro har, nahiko konforme nago egindakoarekin.
Aholku bat?
Egiten den hori gustura eta pozik egin.