Motzean

Boluntariotza?
Behar duenari laguntza ematea. Nire kasuan, adineko pertsonen ahotsa izatea eta haien alboan egotea.
Zahartzaroa?
Aurrerantzean ere aktibo izateko garaia, aldaketaren momentua, ezagutzak transmititzeko garaia eta bizitza bizitzekoa.
Gaixotasuna?
Une askotan, nahi dituzun helburuak betetzen uzten ez dizuna.
Leku kutun bat?
Aizpuruko gaina, Gabirian.
Zaletasunen bat?
Argazkilaritza, ikus-entzunezkoak egitea eta mendia.
Amets bat?
Aurora borealak ikustea. Egon ginen Norvegian, baina uda sasoian joan ginen, eta ordu hartan ez zen posible izan.