Argazki lehiaketaren sari banaketa, gaur

Lemniskata sarearen Urtarrila, matematikaren bila zikloak argazki lehiaketa bat ere badauka, eta Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du aurtengo sariketa, Phi argazkiarekin. Gaur egingo dute sari banaketa, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, eta otsailaren 5era arte ikusgai egongo dira lanak bertan. Otsailaren 6tik 17ra Ordiziako Barrena jauregian egongo da erakusketa, eta Lazkaoko kultur etxean ere jarriko dute —ez dituzte zehaztu egunak—.

Matematika ardatz hartuta, ia hirurehun argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta berrogei lanik onenak ikusi ahal izango dira erakusketan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.