Motzean

Zerk bete zaitu gehien zure ibilbide luzean?
Irakaskuntzarekin gozatu egiten dut, baina EHUko Ixa taldea eta ikerkuntza garrantzitsuegiak izan dira niretzat.
Egiteko utzi duzun zerbait?
Nahiko nuke euskara beste hizkuntzen mailara eramatea.
Ikertzea gustatuko litzaizukeen gai bat?
Momentu honetan, gaur egungo adimen artifizialak izan ditzakeen ondorio sozialak ikertzea gustatuko litzaidake.
Zaletasun bat?
Mendia.
Zer egingo duzu lan egiteari uzten diozunean?
Ez dut asko pentsatu horri buruz, baina beste arlo batzuk esploratu nahiko nituzke.
Zer esango zenioke Informatika ikasketei ekingo dien ikasle bati?
Mundu iraultzailea dela informatikarena, eta beti ikasteko prest egon behar dela; ikasteko gauza berriak daudela une oro eta ez dela aspertuko.