Motzean

Antzeztu dituzun pertsonaia guztien artean, nori diozu estimu berezia?
Allí abajo telesaileko Gotzoneri. Pertsonaiak bezala, nik ere garapen handia izan dut harekin.
Telebista saio bat?
Vaya semanita. Aktore, aurkezle, erreportari… Denetik egiteko aukera izan nuen, eta nire bidea hor hasi zela sentitzen dut.
Bakarrizketalari bat?
Bat bakarrik? Ezinezkoa da hori. Baina aukeratzekotan, Carolina Noriega eta Bianka Kovacs.
Furgonetarekin bidaiatzeko tokiren bat?
Goierri. Esango didate etxekoa naizelako aukeratu dudala, baina barnealdean dago edertasuna.
Bakarrik ala konpainiarekin?
Konpainiarekin. Halere, asko gozatu izan dut bakarrik joan naizenetan.