Motzean

Oholtza gainean edo atzean?
Atzean, zalantzarik gabe.
Antzezlanik gustukoena?
Bat esatekotan, Una noche sin luna, Juan Diego Bottorena.
Obra liburu bat?
Dama, Jon Gerediagarena; Ganbila bilduman daukagu.
Aktorerik gogokoena?
Aukeratzea ez zait justua iruditzen. Bakoitzak beretik ematen du, eta denak ditugu beharrezko. Abangoardia asko gustatzen zait, baina klasikoak ere asko maite ditut. Bat esatekotan, Iraia Elias.
Areto bat?
Niretzat, Tolosako Topic oso antzoki berezia da. Orain gutxi, ordea, Elduaingo baserri bateko ukuiluan estreinatu genuen Armiarma antzezlana, eta ikaragarri polita izan zen.
Pentsatzeko leku bat?
Boladaka, mendira joan naiteke inspiratzera, eta hurrena nire etxeko txoko txikienean sar naiteke. Itsasoari begira egotea ere atsegin dut.