Gnat Zinema egitasmoaren lehen jardunaldiarekin batera, atzo zabaldu zuten klima aldaketari buruzko erakusketa, Donostiako Okendo plazan, eta apirilaren 10era bitarte egongo da ikusgai. Klima aldaketak munduko ekosistema nagusiei nola eragiten dien irudikatu nahi izan du Joaquin Araujo film zuzendari eta naturalista espainiarrak. Hura da erakusketaren komisarioa.
AXA fundazioak eta Lunwerg Editoresek aldundiarekin elkarlanean ondu dute erakusketa. Munduko hainbat txokotako paisaien eta bizitzaren hauskortasuna irudikatzen dituzte ikusgai dauden 70 panelek.
Leave a Reply