Motzean

Dantzari bat?
Pina Bausch dantzari alemaniarra. 2009an hil zen Bausch, baina mito bat bezalakoa da niretzat.
Antzoki bat?
[Donostiako] Gazteszena esango dut. Nire etxea balitz bezala sentitzen dut.
Musikari bat edo musika talde bat?
Hothouse Flowers Irlandako taldea. Bertan aritzen da Liam O Maonlai.
Herri bat?
Dantzatu nahi nukeen herri bat bisualizatuko dut: Elorrio [Bizkaia].
Zer da zuretzat dantza garaikidea?
Dantza garaikideak aukera ematen dizu zeure burua ezagutzeko, eta naturalki zure mugitzeko modu horretatik abiatuta beste lengoaia batzuk bilatzeko.
Amets bat?
Dantzaren inguruan lanean jarraitzeko aukera izatea.
Aholku bat?
Norberak bere buruan konfiantza eduki dezala.