Motzean

Artista bat?
Ezingo nuke bakarra esan; luzeegia da zerrenda. Gainera, aitaren edo amaren artean aukeratzea bezala litzateke hori.
Artea ogibide ez duen pertsona bat?
Paloma Chamorro kazetaria.
Zure obra non erakutsiko zenuke gustura, museo batean ala galeria batean?
Museoan. Hurbilagokoak iruditzen zaizkit.
Zer museo aukeratuko zenuke zure obrak erakusteko?
New Yorkeko MOMA eta Whitney esan nitzake, baina Bilboko Arte Ederrena ere ondo legoke. Gertu dago, eta primerakoa da.
Zenbatean salduko zenuke zure lanik kutunena?
Ez dut ohiturarik nire koadroak saltzeko, eta sekula ez diet jarri preziorik. Artea eta dirua nahastea ura eta olioa nahastearen parekoa da. Zerbait esatearren, munduan bakea izatearen truke salduko nuke.