Uda sasoiko eskaintza urte osora zabaldu nahian, euskarazko umorezko bakarrizketak programatzen aritu da aurten Zarauzko Arranopola kultur dinamika. Algarapola izena jarri diote bakarrizketa zikloari. Herrian umorea sortzen ari den jendea badagoela ikusi zuten dinamikako kideek, baina horiek euskarazko bakarrizketak egiteko aukera gutxi dutela. Horregatik erabaki zuten pauso bat ematea.
Abenduan, puntako lau bakarrizketari eraman zituzten herrira, eta, ordutik, hilero antolatu dituzte bakarrizketak, hileko lehen ostiralean. Kultur adierazpen horretarako plaza iraunkor bat sortu nahi dute.
Leave a Reply