Sei bertsolari ariko dira kantuan gaur, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean, Lasturko tabernan, Deban (20:00).
June Aiestaran (Beasain, 2006).
Iazko txapelduna. Hirugarren aldiz parte hartu du.
Amets Aizpurua (Getaria, 2005).
Laugarren aldiz parte hartu du, eta hirugarren finala izango du jarraian.
Izar Zelarain (Villabona-Amasa, 2006).
Hirugarren aldiz parte hartu du, eta lehen aldiz ariko da finalean.
Danel Etxeberria (Tolosa, 2007).
Bigarren aldiz parte hartu du, eta bigarrenez ariko da finalean.
Jon Mendiluze (Irura, 2005).
Txapeldunorde izan zen iaz. Laugarren aldiz parte hartu du, eta hirugarren finala du segidan.
Beñat Zeberio (Asteasu, 2005).
Laugarren aldiz parte hartu du, eta lehen aldiz ariko da finalean.