Motzean

Urteotan hartu duzun erabaki garrantzitsu bat?
Zutik-ek CCOOtik banatzea erabaki zuenean, nik sindikatuan jarraitzea; ez naiz damutzen.
Zerbaitez damutzen zara?
Ez.
Eredu izan duzun norbait?
Ernest Mandel [ekonomialari, historialari eta politikari belgikarra].
Zer datorkizu burura ETA esanda?
Diktaduraren aurka borroka egiteko modu bat.
Sindikalismoa?
Langileen eskubideen alde egiteko bidea.
Inoiz sentitu izan duzu politikoki militatzeko tokirik ez zenuela?
Bai. Tarte bat izan nuen, eta ez zen erraza izan; zalantzaz beterik ibili nintzen.
Zure kontraesan handi bat?
CCOO sindikatuarekin eta euskararekin dudana, agian.
Gaur egungo militante bati emango zeniokeen aholku bat?
Gaiak ondo pentsatu eta landu, gero ekintzetara eramateko.