Unai Zubeldia
Zortzi urteko “egonkortasuna” lortu dute EAJk eta PSE-EEk Donostiako Udalean, baina azken urteotan zalaparta handia sortu dute hirigintza ereduak, turismoak, etxebizitzaren arazoak… eta alderdiak ez daude ados proposamenetan.
1. Zer proposamen dauzkazue etxebizitzaren arazoari aurre egiteko?
2. Zer hirigintza eredu babesten duzue?
3. Turismoaren alorrean, zer proposatzen duzue hurrengo lau urteetarako?
4. Zer-nolako proposamenak dauzkazue lan arloan?
Hiria aldatu, zabaldu eta modernizatuko duten azpiegituren berritze prozesu garrantzitsu eta sakon batean murgilduta dago Donostia. Etxebizitza berrien eskaintza zabaltzea da lehentasuna, eta alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko plan berezi bat egiteko konpromisoa hartu dugu. Hamar urtean, 6.300 etxebizitza baino gehiago eraikiko ditugu.
Hiri garapena, ondare aberastasuna, natura ingurunea eta ingurumenaren iraunkortasuna errespetatzen dituen hiria nahi dugu. Bidegorrien sarea hedatzea ere bada gure helburua. Eta Anoetako kirol hiriaren berrikuntza aztertu eta adostuko dugu aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin.
Ondo kudeatu behar dugun errealitatea eta ondasuna da turismoa. Industria jasangarri bihurtu nahi dugu turismoa, kalitatea kantitatearen gainetik jarrita. Gure helburua da Donostia zaintzea eta hiriaren egungo oreka gordetzea.
Donostia zientziaren, ezagutzaren eta teknologiaren hiria izan dadin nahi dugu. Inbertsio industria berritzaile indartsu baten alde egiten jarraitu nahi dugu. Eskuzaitzetan berrikuntza eta garapeneko poloa garatzen jarraituko dugu, Miramongo teknologia parkea 40.000 metro koadrotan handituko dugu, eta Belartza II industria parkea garatuko dugu.
Hiri guztia eremu tenkatu izenda dezaten eskatuko dugu, alokairuaren prezioa mugatzeko, besteak beste. Etxegintzaren Alokabide programa ere indartuko dugu. Hutsik dauden mila etxebizitza alokairura bideratuko ditugu. 5.000 etxebizitza eraikitzea sustatuko dugu, babes ofizialekoak izango dira %50, eta alokairu soziala lehenetsiko dugu.
Herritarrak hiriko arkitektura sozial eta politikoaren diseinuaren protagonista izan daitezen nahi dugu. Hirigintza tailerrak sustatuko ditugu, herritarrek hirigintza antolamendu arloko proposamenez eztaibada dezaten eta proposamenak aurkez ditzaten.
Beharrezkoa da auzoak turistifikazio mailaren arabera bereiziko dituen tresna bat diseinatzea eta aplikatzea. Auzo bakoitzaren saturazio maila neurtuko dugu, eta baita egoiliarren kalteberatasuna eta erresilientzia maila ere. Parte Zahar osoa, Erdialdea, Gros, Egia eta Antigua eremu ase izendatuko ditugu.
Zientzia eta teknologia izango dira gure apustu nagusiak, eta tokiko industria sendotzeko politikak bultzatuko ditugu. Beharrezkoa da Donostiako parke eta poligonoen berrazterketa orokor bat. Tokiko merkataritza eta lehen sektorea babesteko neurriak ere hartuko ditugu.
Lehentasuna da etxebizitza, gazteenak emantzipa daitezen, batez ere. Alokairuko etxebizitza berriak eraiki nahi ditugu —6.000 proposatzen ditugu—, prezio irisgarrian, eta etxebizitza zaharrak eraberritzeko laguntzak mantendu. Illunben gazteentzako zein adinekoentzako apartamentuak ere eraiki nahi ditugu.
Etxebizitza jasangarriak nahi ditugu, gune artifizializatuen garapenari lehentasuna emanda. Kontua ez da etxebizitzak eraikitzea bakarrik, hiria egitea baizik, gune erosoak eskaintzea.
Aberastasun iturri da turismoa, baina turismo orekatu, arautu eta jasangarria garatzea da helburua. Kalitatea nahi dugu, eta ez kantitatea, hiriaren nortasuna, ohiturak eta kultura errespetatuta. Parte Zaharrean, Erdialdian, Grosen, Amaran eta Antiguan hotel gehiago eraiki ditzaten mugatu nahi dugu.
Lanik gabe dauden 45 urtetik gorakoetan, emakumeetan eta gazteetan jarri nahi dugu arreta. Eta Ekialdeko barrutiari begiratu nahi diogu bereziki, han baitago langabezia tasarik altuena.
Auditz Akular berreskuratu beharko genuke; 1.200.000 metro koadro, alokairu sozialeko 2.400 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitzak alokairuan jarri nahi dituztenei hobari fiskalak ematearen alde gaude.
Hirigintza jasangarria da gure apustua, Donostiaren nortasunari kalterik egingo ez diona, eta hiriaren ondasun historikoa hondatuko ez duena.
Bisitarien eta turisten etorrera ordenatu behar dugu. Donostiarrena da hiria, turismoa aberastasuna eta aukera dela ahaztu gabe.
Eskumen mugatuak dauzka udalak, baina enpresak eraikitzeko inguru bat sor dezakegu, hobari fiskalekin, tramiteak azkartuz, eta hiria ondo konektatuz.
Gazteentzat katastrofikoa da egoera. Alderdi guztien arteko etxebizitza itun bat behar dugu. Tentsio handiko gune izendatu behar da hiria, alokairu prezioa erregulatu eta alokairu publikoko etxebizitza kopurua handitu.
Europa guztiko hiriek balioan jartzen dute ondare arkitektonikoa, eta hori egin behar dugu guk ere. Donostiaren izaera zainduko duen hirigintza behar dugu.
Ondo kudeatuta dagoenean, onuragarria izan daiteke turismoa, baina egungo eredua degradatzen ari da Donostiako bizitza kalitatea. Galgari sakatu behar diogu; hotel gehiago ez hirian, eta hurrengo lau urteotan Donostiaren nazioarteko promoziorik ez turismo arloan.Ondoren, ezinbestekoa izango da tasa turistikoa.
Ekonomia dibertsifikatzen saiatu behar dugu. Interesgarriak dira Basque Quantum Centerren gisako proiektuak, baina ez kanpoko talentua erakartzeko soilik sortzen badira.
Leave a Reply