Talde bat?
Zea Mays. Aiora Renteria ikaragarri gustatzen zait, estiloa eta abesteko era.
Disko bat?
Queen taldearen edozein. Freddie Mercuryk eta taldeak musika garatu eta aldatu zutelako, inork ez bezala.
Abesti bat?
Coldplayren Viva la vida. Bizitzarako ereserki bat delako, oso positiboa.
Kontzertua emateko agertoki bat?
Donostiako Sagues inguru hori. Aste Nagusian han izan ginen, eta oroitzapen ederrak ditut.
Errenteriako leku edo txoko bat?
Udaletxe inguru hori. Beheko kalea, goiko kalea eta Mikelazulo. Oso berezia da eremu hori guztia.
San Sebastian martxa ala Madalenetako Zentenarioa?
Galdera zaila! Duela urte batzuk Zentenarioa esango nizukeen, baina orain San Sebastian martxa. Anastasio danborradak haiekin kantatzera gonbidatu nau azken urteotan, eta oso momentu hunkigarria izaten da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.