Aurtengo Errenteriako madalenetan eraso sexista bat gertatuz gero, ondorengoa da jarduteko protokoloa:
1. Eraso diotenaren iritzia.
Erasoa jasan duenari galdetu laguntzarik behar duen. Ez epaitu, eta ez jarri zalantzan kontatutakoa.
2. Erasotzailea bidali.
Erasotzaileari jarrera alde batera uzteko eskatu, edo kanpora bidali.
3. Musika itzali; argiak piztu.
Tabernako edo txosnako musika itzali, eta argiak piztuko dira.
4. Akonpainamendua.
Ez utzi bakarrik erasoa jasan duen emakumea.
5. Laguntza eskaini.
Laguntza eska dezakeela jakinarazi eraso diotenari, salaketa jarri nahiz ez jarri.
6. Konfiantzazko norbait aurkitu.
Eraso diotenari galdetu zein pertsonak lagunduko duen pauso horiek ematen.
7. Frogak gorde.
Erasoa larria bada, frogarik ez desagerrarazteko gomendatu dute.