Motzean

Kultur diziplina bat?
Diziplina guztiek egiten dute ekarpena, baina beti izan dut harreman berezia musikarekin; etxea ere musikariz betea daukat.
Kultur emanaldi bat?
Garai batean, Benito Lertxundi, kanpoan jotzen zuenean. Zenbait biratan, haren taldekide aritu nintzen, abestiak errezitatzen. Gaztelaniaz eta katalanez errezitatzera ausartu nintzen.
Zenbat hizkuntza menderatzen dituzu?
Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez ere moldatzen naiz. Alemana ikasi dut urte askoan, eta frantsesa oso ondo menderatzen ez badut ere, hitz egitera ausartzen naiz.
Zaletasun bat?
Lagunekin lasai eta gustura egotea.
Amets bat?
Pribilegiatua sentitzen naiz zentzu guztietan, bai pertsonalki eta baita profesionalki ere. Niretzat ez, etxekoentzat ditut ametsak. Gauza txikietan dago zoriontasuna, eta hori aurkitzea opa diet.