Katu koloniak kontrolatzeko akordioa Azkoitian

Azkoitiko Katulagun elkarteak eta udalak hitzarmena sinatu dute hamasei katu koloniaren presentzia murrizteko. Horretarako, HAI metodoa erabiliko dute: katuak harrapatu, esterilizatu eta kalera itzultzean oinarritzen da. Programazioaren barnean, elikadura, osasun kontrola, ingurunearen desinfekzioa eta katu lagunkoien adopzioa ere sartzen dira. Udalak ordainduko ditu albaitari zerbitzuen gastuak, esterilizazioak eta parasitoen aurkako tratamenduak. Katulagun elkartea, berriz, katu lagunkoien adopzioaz arduratuko da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.