Urtero bezala, Ordiziako azoka bereziaren atariko lanak egingo ditu aurten ere Legazpik. Gipuzkoako Artzain Eguna izango dute igandean, eta 39. Gipuzkoako Artzain Gazta lehiaketa ere egingo dute. Jan-edana, artzainei omenaldia, azoka, erakustaldiak eta ardi txakur lehiaketa —Urtatzako belardian, 17:30ean— izango dituzte berriz ere.
10:00etan zabalduko dituzte postuak, eta 10:45ean hasiko da gazta lehiaketa. Aurten, Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola Legazpiko Erreizabal baserrikoak, eta Joxe Mari eta Benjamin Altxu Almandoz Ipar Ameriketan ibilitako artzainak omenduko dituzte. 13:30ean banatuko dituzte sariak. 14:30ean, berriz, herri bazkaria egingo dute, Aitxuri jatetxean.
Leave a Reply