Musika estilo bat?
Musika klasikotik gaur egungora arte, guzti-guztia. Baina folk jaialdi bat antolatzen dugunez, folka esan beharko dut.
Musika entzuteko leku bat?
Autoan asko entzuten dut, baina badut leku kutun bat: etxeko sala, bi ilobek oparitutako disko-jogailuan.
Kafea edo garagardoa?
Oso kafezalea naiz. Goizean, kafea; arratsaldean, ardotxo bat.
Paseatzeko leku bat?
Zarautz.
Irakurtzeko, ikerketa lan bat edo nobela bat?
Ikerketa lanak lanean irakurri behar izaten ditut; beraz, nobela esango dut.
Irakurtzeko toki bat?
Hondartza.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.