Maritxu Kajoiren 45. aldia izango da aurtengoa

Lehen kolpean, ezin; bigarrenean ere, kale… Maritxu Kajoik ez zuen izan hasierarik samurrena. 1975ean ziren jaia ospatzekoak lehen aldiz, baina Jon Paredes Txiki, Angel Otaegi eta Iñaki Etxaberen hilketek eraginda, atzeratzea erabaki zuten. 1976an, berriz, dena prest zeukatenean, Jose Luis Iñarra herriko parrokoa hil zen, eta ez zuten egin orduan ere —kuadrilla batek topa egin zuen, hala ere—.

1977an ospatu zuten, beraz, lehen aldiz, Maritxu Kajoi, eta ordutik hutsik egin gabe piztu izan da festa urriko lehen ostiralean. Hutsik egin gabe… 2020ra arte: COVID-19aren pandemiaren eraginez, urte hartan bertan behera utzi behar izan zuten jaia, eta 2021ean ere, ofizialki, ez zen festarik izan, nahiz eta jende asko atera zen kalera. Aurtengoa, beraz, ofizialki 45. aldia du Maritxu Kajoik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.