Motzean

Idatzitako lanik kutunena?
Ez dut begikorik. Bat esatekotan, azkena beti [Oso latza izan da].
Eskuz idazten duzu?
Lehen, eskuz idazten nuen beti, koaderno batean edo orri solteetan.
Editore gisa, eskuz egiten dituzu zuzenketak eta bestelakoak?
Ordenagailuan egiten dut lan, baina, sormenarekin lotura duen zerbait egitean, nahiago dut eskuz aritu. Boligrafoaren eta paperaren arteko ukitu hori behar dut.
Idazle kutun bat?
Asko. Zatarra iruditzen zait bat esatea, baina, esatekotan, Joxe Azurmendi.
Irakurtzeko txokorik gustukoena?
Eroso irakurtzea gustatzen zait. Ohean oso gustura irakurtzen dut, erdi eserita, erdi etzanda.
Letren mundutik kanpo, zer lanbide izango zenuke?
Boxeolari izango nintzateke, ikusitako pelikulengatik. Baina sekula ez dut serio landu beste ogibiderik.