I. Zaldi Martxa aitzakia gisa hartuta, egun guztiko egitaraua prestatu dute biharko Amezketan:
08:00. Beartzanako aparkalekutik abiatuta, gosaria; bidean, hamaiketakoa; eta, ondoren, bazkaria, Beartzana jatetxean.
Arratsaldean. Triki-poteoa.
Gauean. Afaria, frontoian; norberak eraman beharko du bere janaria, eta zahagi-sagardoa jarriko du udalak. Ondoren, parranda, herriko tabernetan.