Kuartela eraikin garrantzitsua da Aretxabaletan, eta, horren jakitun, 2019an Otalora 27 dokumentala egin zuten Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko 3. mailako bost ikaslek: Beñat Abasolo, Markel Bazanbide, Nerea Elorza, Lorea Otaduy eta Magali Plazaolak.
Eraikinarekin lotura daukaten hamabi herritarren testigantzak daude bilduta dokumentalean: Aitor Antxia historialariarenak, Unai Elkoro Aretxabaletako alkate ohiarenak, Maribel Pablo guardia zibil baten alabarenak, Amaia Aizpurua eta Maite Ortiz de Zarate Pausokako sortzaileenak… Dokumentala ikusgai dago Youtuben.
Leave a Reply