Goierriko toki bat?
Asko gustatzen zait San Adriango tunelaren inguru hori. Oso erraza da iristeko, eta oso polita iruditzen zait.
Tolosako leku bat?
Betiko bat esango dut: Uzturre. Asko gustatzen zait hara igotzea.
Goierriko esperientzia bat?
Asko gustatzen zait jendeari gazta nola egiten den erakustea. Iruditzen zait asko ez direla jabetzen gazta bat egiteak duen lanaz eta garrantziaz.
Tolosako esperientzia bat?
Larunbatean azokara joatea. Ordiziara ezin izaten naiz joan, lanean aritzen naizelako.
Euskal Herritik kanpoko esperientzia bat?
Elurrari lotutako zerbait bururatu zait. Norvegian eskiatzea, adibidez.
Mendi lasterketa kutunena?
T2T [Tolosaldeko 2 Tontorrak]. Eta iaz ezagutu nuen Azkaineko [Lapurdi] Skyrhune.
Egin nahiko zenukeen mendi lasterketa bat?
Asko daude… T3T, adibidez. Eta baita Chamonixekoa ere.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.