1977an sortu zuten Donostiako Ortzadar elkartea, guraso elkarte gisa. Gaur egun, ordea, mugako adimena dutenei laguntzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da. 180 pertsona ingururi ematen diete arreta, mugako adimenari buruzko informazioa helarazita, laguntza eta jarraipen soziala eginda, oporraldiak eta aisialdiko ekintzak antolatuta, edo kondizio hori dutenak trebatuta. Mugako adimena dutenek bizitza independentea garatzeko etxebizitzak ere kudeatzen dituzte. Arlo horietan parte hartzeko boluntarioen deialdia zabalik daukate orain. Laguntza “beharrezkoa” dela nabarmendu dute.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Leave a Reply