Motzean

Pilotaleku bat? Urbasakoa. Baina ez dago batere zainduta eta, beraz, [Iruñeko] Labrit esango dut.

Noren aurka jokatuko zenuke gustura? Altuna III.a, Laso, Artola… oraingoren bat. Gozo, hori bai. Emakumeen artean, esango nuke guztien aurka jokatu dudala.

Partidaren aurretik izaten duzu maniarik? Superstizioso samarra izan naiz. Orain ez.

Eta partidaren ondoren zer egiten duzu? Emaitzaren arabera… Irabaziz gero, ospatu; galdutakoan, zorionez, ez naiz buelta askorik ematekoa.

Indarrak berrekuratzeko, ura ala ardo nafarra? Irabiakiak. Baina afalostean kalimotxo txiki bat gustura hartzen dut.