Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo

Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Dantza, dantzaz, dantzan

Dantza, dantzaz, dantzan

Maiatzeko azken igandean ehundik gora bikotek egin zuten dantza Eibarko Untzaga plazan. Adin askotakoak, ume eta zahar, Euskal Jaiaren egun handiaren ekitaldi nagusia izan zen. Ehun bikote irtetea zen helburua, baina handiagoa izan zen kopurua. Zenbaki biribil hori lortu nahi izatea ez zen kasualitatea, Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena delako aurten, eta bai Kezka dantza taldea, bai kultura komisioa ―Euskal Jaiaren antolatzailea― elkarte horren batzordeak direlako, besteak beste. 

Bitxia egiten zaie askori deportibo izenaren azpian kulturarekin lotutako ekimenak egitea, baina taldea momentu latzenetan euskara eta kulturaren abaroa izan da, herritik eta herriarendako jaio zelako. 

Euskal Jaira itzul gaitezen. Domeka horretan dantzan egin ahal izateko entseguak izan ziren, jakina. Parte hartzaile guztiak jardunean dabiltzan dantzariak edo dantzari ohiak izan ginen. Aurretik egin beharreko dantza jakin arren, xehetasunak galduta geneuzkan askok, eta zer esanik ez, dantzan egiteko abilidadea, neurri baten; izan ere, adinak ez du barkatzen.

Egia esatera, batzuetan gogorra egin zitzaigun batzuoi prestatze saio horietara joatea, ez dantzagatik beragatik, errutinatik irtetea zelako. Baina izerdiaren ostean, poztasuna eta gogobetetasuna ziren nagusi, «kirol gehiago egin behar dut», «etxean praktikatu behar dut» pentsamenduen artean. 

Helburua ez zen dantza perfektu egitea. Ondo bai, ahalik eta ondoen, baina helburu nagusia disfrutatzea izan zen, dantzarekin gozatzea, musikaren aginduetara gorputza mugitzea, harmonikoki, duintasunez eta taldean. Dantzan.eus webgunean Kezkakoek honako hau idatzi zuten: «Entseguetan bizi izan dugun giroa, ilusioa eta elkarrekin dantza egitearen poza ikusita, dantza antropologoei arrazoia eman beharrean gaude. Herrikideak elkarrekin dantzan arituta, komunitatea egin eta trinkotzen dela sentitu dugu entsegutik entsegura».

Azken urteotan folkloreak izan du horrelako desprestigio orokorra, agian umetu egin dugulako, umeen kontu bihurtu. Beharbada emakumetu ere egin delako, gizonezkoek dantza abandonatu egin dutelako, eta jakineko kontua da edozer feminizatzen denean, segituan prestigioa galtzen duela.

Hala izan da, irribarrea ahotik kendu ezinda ibili gara, batzuetan arnasestuka bagenbiltzan ere. Hain talde heterogeneoa, kanpoan bizi diren herrikideak, aspaldian ikusi bako ezagunak, askotako pentsamenduetakoak, adin tarte zabala, ama-semeak, aita-alabak, bikote sentimentalak, lagun minak, hartarako elkartutako norbinakoak… euskaraz, barrea ahoan. 

Eta hori guztiori dantzak eman digu. Euskal dantzak. Azken urteotan folkloreak izan du horrelako desprestigio orokorra, agian umetu egin dugulako, umeen kontu bihurtu. Beharbada emakumetu ere egin delako, gizonezkoek dantza abandonatu egin dutelako, eta jakineko kontua da edozer feminizatzen denean, segituan prestigioa galtzen duela. Ez dakit zein(tzuk) den/diren motiboak, baina folkoriko adjektiboa erabiltzen denean beti mespretxuz botatzen da. 

Antza denez, ahaztu egin zaigu folkorea eta dantza izan direla gure nortasunaren zati handia, sasoi latzetan dantza izan zela gure abaro bakarrenetakoa, erresistentzia gune handia, ikurra. Era berean, atzendu dugu historikoki herri dantzaria izan garela, gizonezko dantzari ona izatea ohorea zela. Memoria txarrekoak, esker txarrekoagoak.

Guri, ostera, berritu zaigu akordua, dantza, aitatutako guztia ez ezik, plazera eta gozatua ere badela. Gorputzaren jabetza aldarrikatzea, erritmoaren arima norberaren gogoarekin konektatzea. Betetasuna.

Gora dantza, dantzaz, dantzan!