Lanposturik kentzen ez duten ETEentzat, zerga gutxiago

Aurten eta datorren urtean lanpostuak mantendu edo sortzen dituzten ETE enpresa txiki eta ertainei Sozietate Zerga %2 murriztea proposatu du Adegi patronalak. Bestalde, enpresa sortu berriek bi urtez zergarik ez ordaintzea ere proposatu du, hasieran ia etekinik lortzen ez dutela argudiatuta.