Krisia hasi zenetik, lanpostuak gutxitzen joan dira ia enpresa guztietan. Badira, ordea, salbuespenak, eta Ibermatica Gipuzkoako enpresa da horietako bat: iaz, %2,7ko hazkundea izan zuen irabazietan, eta 144 lanpostu sortu zituen; guztira, %4,5 handitu du lantaldea 2010etik. Ibermaticak aurreko astean eman zituen ezagutzera 2011ko datuak; ordura arte, 2008 jotzen zuen enpresak bere urte onentzat, krisia hasi aurretik. Orduan, 3.300 langile zituen enpresak, eta, gaur egun, 3.324 ditu. Iaz, 7,5 milioi euroren irabazi garbiak izan zituen, 2010ean baino 200.000 euro gehiago. Bereziki IKTen arloan izan dituzte espero baino emaitza hobeak, enpresak adierazi duenez.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.