ESZENATOKI BERRIAN

Donostian, inoiz kontzerturik eskaini ez duen areto batean joko du, datorren igandean, Mikel Erentxun musikari donostiarrak. Hain justu, Antzoki Zaharrean izango da kontzertua, 19:30ean. 24 golpes bere azkeneko diskoa aurkeztuko du emanaldian. Ruben Caballero gitarra jolea eta Rufo bateria jolea izango ditu lagun, taularen gainean. 24 golpes rock klasikoko albuma da; Hudsongo (New York) Waterfront estudioetan grabatu eta nahastu zuen.