Zenbakiek laburbil dezakete Isidro Langararen kirol ibilbidea, eta, bi hautatzekotan, ehun eta hiru hautatu beharko lirateke.
Beren ibilbide profesionalean ehun golen markara iristea ezinezkoa da jokalari askorentzat, baina Langara erraz iritsi zen: 82 partida besterik ez zuen behar izan.
Hirua ere zenbaki berezia da haren historian: Espainiako Ligan hiru partidatan segidan hiru gol edo hat-trick lortu zituen lehen jokalaria izan baitzen Langara. Areago, oraino inork ez du hautsi marka hori. Iragan hurbilean, iaz marka hori apurtzeko zorian egon zen Cristiano Ronaldo; joan den asteburuan, berriz, Messi. Bietako inork ez zuen erdietsi, ordea.