Hotza, euria eta Aizkorriko tontorreko elurra gaindituta, Kilian Jornet eta Oihana Kortazar (irudian) izan ziren aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoian helmugara ailegatzen lehenak, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian, hurrenez hurren. Joan den igandean egin zen lasterketa. Eguraldi erabat eskasa izan bazen ere, Jornetek bere marka pertsonala hobetzea ere lortu zuen, 03.56.04-ko denbora eginda. 04.52.30 behar izan zituen Kortazarrek helmugara heltzeko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.