Petrolio merkerik gabeko egoera espero baino lehenago iritsiko dela dio Martinek

Dezente ikasi du Martinek Petrolioaren lioa lana egiteko. Eta sinetsita dago hamar urte inguruko epean petrolio “merkea” bukatu egingo dela: “Nik uste badaudela seinaleak eta ez garela kasu egiten ari; uste dugu arazoa berez konponduko dela, baina ez da hala izango”.

Debagoienean, baina, horren aurka lanean ari den talde bat badagoela zehaztu du: Bagara proiektua (www.goiena.net/blogak/bagara). Ziru da gainontzeko eskualdeetan ere antzera egin behar luketela: “Oiartzunen ere hasi beharko genuke egoera horretarako prestatzen. Petrolioa bukatu egingo da. Supermerkatuan dagoen janariaren %95 ez da iritsiko, petrolioarekin lotuta iristen delako. Bertako produktuak lehenesten hasi behar dugu. Orain, gehienbat kalitate irizpideengatik egiten dugu, eta hori oso ondo dago, baina besteaz ere ohartu behar dugu, bizirik irauteko irizpideengatik ere egin behar dugu”.