HAURREN ASKATASUNAREN METAFORA

Txotxongiloak libre izan daitezkeen mundu bat da Libertia. Liburu zahar batean, betetzear dagoen profezia bat idatzita dago, eta Dorik, Arthurrek eta Ottok erabakiko dute profezia hori betetzea. Horretarako, munduko txoko guztietatik ailegatutako txotxongiloen laguntza izango dute. Liburuak Libertiara ailegatzeko hainbat jarraibide emango dizkie, baina, hala ere, bidean oztopo ugarirekin egingo dute topo. Abentura fantastikoa da Hortzmuga taldeak haurrentzat prestaturiko kale ikuskizun hori. Umeak autonomoago eta libreago izateko beharraren metafora bat da. Gaur jokatuko dute, Irungo Untzaga plazan, 19:00etan.